XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lekukotasunak ditut, 68ko batasunean, adin batetik goragoko jendeak, azken buruan, horrelako arrazoiengatik egin ziola muzin batasunari: nola hasiko zara berrogeita hamar edo hirurogei urterekin hitz hatxedunen zerrenda ikasten eta zarete bezalako xelebrekerietara ohitzen?

Izan ere, gero eta zuzenagoak iruditzen zaizkit aspaldi irakurri nituen Max Plank fisikari handiaren hitz hauek: egia bat ez da garaile ateratzen aurkariak bairatuz eta haien begietako lotura eroraraziz, baizik eta, batez ere, azkenean aurkari horiek bata bestearen ondotik hilez doazelako eta belaunaldi berria egia onartuz doalako. Fisikan hori gertatzen bada, atera kontuak.

Baina 68ko batasunean nabari zen belaunaldi berri haren kidekorik ez dut gaur inon ikusten, belaunaldi gisa bederen. Bilduko eta akuilatuko ahal ditu liburu honek, bere exkaxean, bigarren batasun honen aldeko gazte guztiak, zernahi adinekoak diren!

Bestalde, hemengo proposamenak ez dira denak oraintxe bertan eta egoera guztietan aplikatzekoak. Esaterako, irakurlea ohartuko da liburu hau ez dagoela erabat bertako proposamenen arabera idatzia. Egungo euskara batuan ere hitz guztiak ez dira berdinak, euskarak menderatzen duen hiztunarentzat bederen.

Nik eta antzeko zerbait gertatuko zaizu zuri ere, irakurle semeekin hitz eginez erabiltzen ditudan hozkailua eta aterkia, esaterako, ez ditut inoiz aitarekin erabili; dut, ezta semeekin ere, eta ezta ere, oraingoz, beroki, baina saiatzen naiz biok erabiltzen jendaurrean, jendaurre anonimoan; metrailadore edo oliba, jendaurrean ere ez nituzke esango, baina ez nuke besterik idatziko; berezilari, aldiz ez dut inoiz inongo egoeratan erabiliko, ez ahoz ez izkribuz, hori uste dut bederen orain.